Ekonomia -

AIREPORTUA

Iberiako lurreko zerbitzuko langileek lanuzteari eutsi egingo diote Loiun

Lan-zama txikiagotzeko nahian, Iberiak pertsona gehiago kontratatzea da UGTk deitutako lan-geldialdien helburua.

Iberiako kartela, Loiuko aireportuan (Bizkaia). ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Iberiako kartela, Loiuko aireportuan (Bizkaia).
Iberiako kartela, Loiuko aireportuan (Bizkaia). ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportuan (Bizkaia), Iberia Aiport Services enpresako lurreko zerbitzuez arduratzen diren langileek lanuzte gehiago egingo dituzte. Geldialdi horiek UGTk deitu ditu, lan-zamari aurre egiteko nahian, enpresak langile gehiago kontrata ditzan.

Enpresak eta sindikatuak Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileran, ez zuten akordiorik adostu. Hori dela eta, langileek batzarretan batu dira, ostiralean eta larunbatean.

Lanuzteei irtenbidea ematearren, kanpoko bitartekari batera jotzea proposatu zuen enpresak. Sindikatuak langileekin kontsultatuko lukeela erantzun zion. Azkenean, proposamen hori onartzea eta geldialdi gehiago egitea erabaki dute langileek.

Horregatik, enpresa zein sindikatua astelehenean batuko dira, Preco Lan Harremanen Kontseiluko lan gatazken zerbitzuan.

Lanuzteak deitu dituen sindikatuaren arabera, Iberiak ez ditu gutxienezko baldintzak onartu eta, horren ondorioz, enpresak negoziatu nahi ez duela ulertzen dute. Arrazoi hori dela eta, lan-geldialdi gehiago egitea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Lana berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak UGT azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur