Ekonomia -
Auzitegi Nazionala
BBVAk ikertu gisa deklaratuko du irailaren 24an, Villarejo auziagatik
Auzitegi Nazionalak eroskeria, sekretuak ezagutzea eta agerraraztea eta ustelkeria delituak egotzi dizkio.
Agentziak
BBVA ikertu gisa deklaratzera zizatu du irailaren 24an Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6. zenbakiko Epaitegi Zentraleko epaileak, Villarejo komisarioaren auziagatik.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatuta agertu beharko da BBVA Auzitegi Nazionaleko epaitegian, Alejandro Abascal epaileak horretarako agindua sinatu baitu.
Zehazki, BBVA funtzionario-eroskeriagatik, sekretuak agerrarazteagatik eta negozioen ustelkeriagatik ikertzen ari dira BBVA, bankuan Sacyr eraikuntza-enpresa sartzea ekiditeko ustez espioitza egiteagatik, kontsumitzaileen erakunde bat ustezko estortsioa gelditzeagatik eta Martinsa edo Prasa bezalako berankorren egoera ikertzeagatik.
Makroauzi honek 13 lerro desberdin ditu, eta BBVA bederatzigarren atalean ikertzen ari dira. Urte bukaerarako hogei ataletik gora izango dituela aurreikusten da, Villarejok zuzentzen zuen "klan parapolizial" mafiosoaren 'proiektu' eta bezeroak asko zirelako. 2017ko azaroan atzeman zioten informazioa (40 terabyte), atxilotu zuten egunean.
Orain arte, bankuko hamar bat goi-kargu deitu dituzte deklaratzera ikertu bezala Auzitegi Nazionalean, baita Angel Cano zuzendari ohia eta Julio Corrochano segurtasun arduraduna ere.