Ekonomia -
Lanuzteak
Renferen Bilbo eta Vigo arteko zerbitzuak bertan behera geldituko dira gaur
Madrildik Bilborako gaueko tren zerbitzuak ere atzerapenak izango ditu, Renfen asteazken honetarako deitutako lanuzteak direla eta.
Agentziak | Erredakzioa
Renferen tren zerbitzuetan lanuzteak deitu ditu gaurko CGT sindikatuak. 12:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 24:00etara egingo dituzte lan-etenaldiak. Ordu tarte horietan, Espainiako Sustapen Ministerioak % 50 eta % 75 arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu aldiriko trenetan, eta eragina nabarmena izan liteke, beraz, Hego Euskal Herrian; Bilbo eta Barakaldo arteko zerbitzuaren maiztasuna, esaterako, ohi baino handiagoa izango da.
Gutxieneko zerbitzuak % 65etik gorakoak dira, berriz, bidaia luzeagoetan. Bertan behera geratu dira Bilbotik Vigorako goizeko zerbitzua eta Vigotik Bilborako iluntzekoa, eta Madrildik Bilborako gaueko tren zerbitzuak atzerapenak izango ditu, Miranda de Ebron 50 minutuz geldituko baita.
Jaiegun bezpera eta abuztua izanik, lanuzteek eragin nabarmena izango dutela aurreikusten du CGT sindikatuak.