Ekonomia -

AIREPORTUAK

Bilboko Aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu du lehen aldiz

Hondarribian (% 9), Iruñean (% 16,3) eta Forondan (% 51) ere igo da bidaiarien kopurua.

Loiuko aireportua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Loiuko aireportua
Loiuko aireportua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiarien kopuruak gora egiten jarraitzen du Bilboko Aireportuan, eta % 8,5 igo da uztailean, 603.139 bidaiari izan baititu. Ondorioz, Bizkaiko aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu ditu historian lehen aldiz.

Urteko lehen zazpi hilabeteen balantzeak % 9ko igoera izan du bidaiarien kopuruari dagokionez, 3.378.284 bidaiarik erabili baitute aireportua joan-etorrietarako.Operazio kopuruari dagokionez, % 4,5 joan-etorri gehiago izan dira, uztailean 4.930 izan baitira (iaz 30.241 joan-etorri izan ziren urte osoan).

Hondarribiaren kasuan, guztira 186.332 bidaiarik erabili dute Donostiako Aireportua 2019ko lehen zazpi hilabeteetan. Hortaz, iazko datuekin alderatuz, % 9,1 igo da bertan bidaiarien kopurua. Uztailean 32.933 bidaiarik erabili dute Gipuzkoako aireportua, aurreko urteko hilabete berean baino % 14,1 gehiagok.

Bestalde, Iruñeko Aireportuak % 16,3ko igoerarekin itxi du uztaila, 25.047 bidaiari zenbatu baitituzte.

Aenako datuen arabera, urtea hasi zenetik 139.236 bidaiari hartu ditu, aurreko urteko epe berean baino % 12,6 gehiago.

Forondako aireportuak 17.565 bidaiari izan ditu uztailean, % 51 gehiago

Forondako aireportuak (Gasteiz) 17.565 bidaiari izan ditu uztailean, % 51 gehiago, iazko datuekin alderatuz gero.

Urtarriletik uztailera bitartean 100.067 bidaiarik erabili dute Gasteizko Aireportua, iaz baino % 22,3 gehiagok.

Operazioei dagokienez, 1.130 lurreratze eta aireratze zenbatu dira uztailean, % 38,3 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasteizko Aireportua Oporrak Bidaiak Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua