Ekonomia -

Iberdrola

Iberdrolak Erresuma Batuko itsas erroten % 40 saldu ditu 1.756 milioiren truke

Iberdrolaren arabera, proiektu osoaren balio inplizitua 4.100 milioi liberakoa izango da (4.417 milioi euro inguru).

Iberdrola. Argazkia: Benjamin Vazquez
Iberdrola
Iberdrola. Argazkia: Benjamin Vazquez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Scottish Power Renewables enpresak, Erresuma Batuko Iberdrolaren filialak, akordio bat sinatu du Green Investment Group (GIG) enpresarekin East Anglia ONE itsas erroten proiektuaren % 40 saltzeko 1.630 milioi liberaren truke (1.756 milioi euro inguru).

Iberdrolako filialak Ipar itsasoan duen proiektuaren kontrola mantenduko duela eta 714 megawatteko indarra izango duen parkearen eraikuntza bukatzeko beharrezko zerbitzuak eskainiko dituela jakinarazi dio enpresa espainiarrak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV).

Iberdrolak bere hazkunde organikoa finantzatzeko erabiliko ditu 1.756 milioi euroak. Horren esanetan, proiektu osoaren balio inplizitua 4.100 milioi liberakoa izango da (4.417 milioi euro inguru).

Santander Bankuaren inbertsio banku unitatea den Santander CIB izan da Iberdrolaren finantza aholkularia transakzio horretan.

East Anglia ONE Iberdrola garatzen ari den proiekturik garrantzitsuenetakoa da. Martxan dagoenean, parkeak Erresuma Batuko 600.000 etxeri emango die energia garbia.

Gaur egun, enpresa espainiarrak bi itsas parke ditu martxan: West of Duddon Sands, Ipar itsasoan, eta Wikinger, Itsaso Baltikoko ur alemanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Iberdrola Erresuma Batua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak