Ekonomia -

Israelen

CAFek eta Saphirrek Jerusalemgo tranbia egingo dute, 1.800 milioi euroan

Gipuzkoako Taldeak 114 Urbos tranbia berri diseinatzeaz gain dagoeneko zerbitzua ematen duten 46 unitateak birgaituko ditu.

Jerusalemeko tranbiaren prototipoa. Argazkia: CAF
Jerusalemeko tranbiaren prototipoa
114 tranbia berri egingo ditu CAF enpresak Jesuralemen

1:27

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF Taldeak eta Saphir eraikuntza-enpresak osatu duten TransJerusalem J-Net Ltd kontsortzioa hautatu du JTMT (Jerusalem Transportation Masterplan Team) agintaritzakJerusalemgo tren arinaren proiektua esleitzeko, 1.800 milioi euroan.

CAF Taldeari dagokion hornikuntzaren zati horren zenbatekoa 500 milioi euro baino gehiagokoa izango da eta hainbat lan biltzen du: unitate berrien hornikuntza, lehendikdaudenen birgaitze-lana, seinaleztapeneko, energiako eta komunikazioetako sistemak hornitzea eta proiektuaren integrazioa.

Gainera, kontratuak Linea Berde berrirako 114 Urbos tranbia berri diseinatzea eta hornitzea eta Linea Gorria izenekoan gaur egun dagoeneko zerbitzua ematen duten 46 unitateak birgaitzea jasotzen du.

Proiektua PPP modalitatearen (proiektu publiko-pribatua) baitan garatuko dute eta bideko 27 kilometro berri, 53 geltoki berri eta depositu batzuk eraikitzea jasotzen du. Gaur egungo Linea Gorria izenekoa 6,8 kilometroan luzatzea zein Linea Berde berria, 20,6 kilometroko ibilbidea izango duena, eraikitzea ekarriko dute lan horiek.

Hautatu duten kontsortzioak proiektuan izango duen irismena beste lan batzuekin ere handituko da: seinaleztapeneko, energiako eta komunikazioetako sistemen hornikuntza eta bi linea horien operazioa eta mantentze-lana. Sistemaren operazioaren kasuan, lan horiek 15 urteko epean egingo dira eta aldi hori handitzeko aukera jasotzen du kontratuak. Mantentze-lanei dagokienez, aldiz, epea 25 urterako izango da.

Proiektua aurten hasi eta sare berria 2025ean erabat operatibo egongo dela aurreikusi dute.

Lan hori egiteko, baina, Palestinako lurrak desjabetu beharko dituzte, eta horrek sekulako polemika sortu du nazioartean. Egoera horren aurrean, nazioarteko legezkotasuna urratzen duten lanetan parte hartzearen aurka azaldu da CAF Beasain enpresako langileen batzordea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana CAF Ekonomia Eguneko albisteak Beasain Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Industria sektorea Jerusalem