Ekonomia -

GOBERNURIK EZA ESPAINIAN

Estatuan gobernurik ez egoteak euskal industrian eragiten du, Tapiaren esanetan

Sailburuak azpimarratu duenez, enpresek lehiakortasun arazoak dituzte eta azpiegituretan egin beharreko lanak atzeratzen eta geldotzen ari dira.

Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea eta Tapia sailburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea eta Tapia sailburua, artxiboko irudi batean
Tapiak salatu du Espainiako Gobernu faltak Euskadiri eragin diola

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak salatu duenez, Estatuan gobernurik ez egoteak eragina du bai euskal enpresen lehiakortasunean eta baita azpiegituretan egin beharreko lanetan ere. Gaineratu duenez, lanak "atzeratzen eta geldotzen" ari dira.

San Ignazio bigarrenez Eusko Jaurlaritzak urtero Azpeitira egiten duen bisitaren baitan ekonomia gaiak hizpide izan ditu Tapiak. Haren hitzetan, ekonomia hobera egiten ari da eta enplegua sortzen ari da, baina testuingurua zaila da, bai Europa eta nazioarte mailan eta baita Estatuan ere. Are gehiago, Estatuan gobernurik ez egoteak Euskal Autonomia Erkidegoari ere eragiten diola onartu du.

Era guztietako azpiegiturak bultzatzeko beharra azpimarratu du, tartean, abiadura handiko trena, Forondako eta Hondarribiko aireportuak edota Pasaiako portua.

"Abiadura Handiko Trena Gasteizera eta Bilbora heltzeko behin betiko bultzada eman behar zaio proiektuari. Horiek dira konplexuenak, Donostia gure eskuetan dago eta Eusko Jaurlaritzatik gauzatu behar dugu", gehitu du.

Bestalde, Pasaiako portua Renferekin, abiadura handiko trenarekin eta hegoaldeko tren saihesbidearen bitartez Bilborekin lotzeko premia ere aldarrikatu du.

Tapiaren hitzetan, Forondako eta Hondarribiko aireportuetan aurreikusita dauden inbertsioak "atzeratu" egin dira eta ez dira "modu egokian gauzatzen ari".

Gauzak horrela, bertako erakundeei dei egin die akordio "sendo" bat lortu eta Estatuari azpiegitura horiek garatzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua Bilboko Portua argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak AHT Euskadi Forondako aireportua Hondarribiko aireportua