Ekonomia -

Estatu Batuak

Erreserba Federalak jaitsi egin ditu interes tasak, 11 urtean lehen aldiz

Diruaren prezioa 0,25 puntu murriztu du erakundeak, % 2 eta % 2,25 artean utzita.

Espainiako burtsa. Argazkia: EFE
Espainiako burtsa. Argazkia: EFE
Espainiako burtsa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Erreserba Federalak norabide aldaketa eman dio herrialdeko diru politikari, jaitsi egin baititu interes tasak, 2008 urtetik lehen aldiz. Hain zuzen ere, 0,25 puntu jaitsi ditu, % 2 eta % 2,25 artean utzita.

Azkenekoz, 2008ko finantza krisiaren harira jaitsi zituen tasak Erreserba Federalak, eta orain berriz egin du nazioarteko ekonomiaren ahultasunaren aurrean.

Erabakia, baina, ez du aho batez hartu erakundeak. Izan ere, neurriak 8 boto izan ditu alde, eta bi kontra, zalantzak egon diren erakusle.

Jerome Powell Erreserba Federaleko presidenteak azaldu duenez, tasen murrizketa "ez da murrizketa garai luze baten hasiera", eta ez du baieztatu azken jaitsiera izango denik.

Erabaki horren aurrean, merkatuek behera egin dute, eta Industria sektoreko Dow Jones adierazlea (Wall Streeteko garrantzitsuena), adibidez, % 1,24 jaitsi da diruaren prezioa merkatu eta ordubetera.

Merkataritzaren arloan AEBk eta Txinak dituzten tentsioek urratu egin dute konfiantza eta nazioarteko inbertsioa.

Horren ildotik, azken datuek erakusten dute ekonomiaren hazkundea moteldu egin dela AEBn, Europan eta Txinan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza