Ekonomia -
Emaitza ekonomikoak
BBVAk 2.442 milioi euro irabazi ditu ekainera arte, % 3,7 gutxiago
Bankuko arduradunen esanetan, emaitza bikainak lortu dituzte urteko lehen seihilekoan; eta, batez ere, bigarren hiruhilekoan.
Agentziak | Erredakzioa
BBVk 2.442 milioi euro irabazi garbi lortu ditu ekainera arte, 2018ko datuekin alderatuta baino % 3,7 gutxiago, bankuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari asteazken honetan jakinarazi dionez.
Bigarren hiruhilekoan 1.278 milioi euro irabazi zituzten, lehen hiruhilekoan baino % 10 gehiago.
Batez ere, sarrera errepikarien hazkunde "handiari" esker lortu dituzte emaitza horiek, interesek digitu bikoitza hazi baitira eta kreditu-saneamendua txikitu baita.
"BBVAk emaitza bikainak lortu ditu 2019ko bigarren hiruhilekoan. Bestalde, errentagarritasunaren aldetik, Europako lehenen artean kokatu gara berriro eta oso dinamika onak ohartzen ditugu gure negozioan: interesen tartea % 10etik gora hazi egiten ari da eta eraginkortasunak ere hobera egin du", esan du Onur Genç BBVAko kontseilari delegatuak.
Bestalde, Jose Villarejo komisario ohiari ustez agindutako espioitza eskandaluaren harira, BBVAren emaitzetan ondoriorik ez duela izan esan du Onur Gençek; hala ere, horren inguruan albiste asko izan direla eta entitatearen ospe onari kalte egiten diotela onartu du.
"Ez dugu gustuko egunkarietako lehen orrialdean horrenbeste agertzea", gaineratu du Gençek, BBVA Cenyt enpresarekin lotzen dituen informazioen harira.
Auzitegi Nazionalak BBVA inputatu zuen joan den astelehenean, Villarejo Sacyr zelatatzeko kontratatzea egotzita. Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak funtzionario-eroskeria, sekretuak agerraraztea eta ustelkeria delituak leporatu dizkio BBVAri.