Ekonomia -

LAN GATAZKA

Renferen asteazkeneko lanuzteak aldirietako zerbitzuan izango du eragina, EAEn

Lanuzteak 12:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 00:00etara egingo dituzte. Gutxieneko zerbitzuak % 75ekoak izango dira puntako orduetan.

Renferen aldirietako tren bat geltokira iristen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Renferen aldirietako tren bat geltokira iristen
Renferen aldirietako tren bat geltokira iristen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CGT sindikatuak asteazken honetarako Renfen deitutako lanuzteak aldirietako zerbitzuan izango du eragina Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Espainiako Sustapen Ministerioak % 75eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu puntako orduetan eta % 50ekoak, ostera, gainerako orduetan.

Renferen webgunean ikusgai dagoen gutxieneko zerbitzuen dekretuen arabera, distantzia erdiko eta luzeko trenak normaltasunez arituko dira.

Renfeko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, grebak aurreikusitakoa baino eragin txikiagoa izango du Bizkaian eta Gipuzkoan, San Ignazio eguna izaki, jaieguna delako.

Biharkoaz gain, beste hiru lanuzte daude deituta: abuztuaren 14an eta 30ean eta irailaren 1ean, 12:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 00:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Oporrak gaur Uda hoy Renfe albisteak Lan gatazkak albisteak gaur Garraio publikoa gaur