Ekonomia -
KPI-AREN DATUAK
Urte arteko inflazioa % 0,5ekoa izan da Espainian uztailean
Batez ere, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien garestitzeak eragin dute prezioen igoera.
Agentziak
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 0,5ekoa izan da Espainian uztailean, ekainean baino hamarren bat gehiago, batez ere elikagaien eta alkoholik gabeko edarien garestitzeak eraginda.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako kontsumorako prezioen indize aurreratuaren arabera, uztaileko indizea urteko bigarren tasarik txikiena izan da, ekainean % 0,4koa izan baitzen.
Urtarrilean prezioen igoera % 1ekoa izan zen; otsailean, berriz, % 1,1ekoa; martxoan, % 1,3koa; eta, apirilean, % 1,5ekoa.
Maiatzean inflazio tasa % 0,8ra murriztu zen, eta ekainean % 0,4ra jaitsi zen.
Espainiako Estatistika Institutuaren esanetan, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien garestitzeak eragin dute prezioen igoera.