Ekonomia -

Bizkaia

Aste Nagusia beste ertzain-etxeetako ertzainekin sendotzea salatu du ErNEk

Bideozaintzako kameren aurrean hamabi orduko lanaldiak egin behar dituztela dio eta dagoeneko laneko gainkargarekin datozela.

Bilboko ertzainak. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Bilboko ertzainak
Bilboko ertzainak. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bilbo beste ertzain-etxeetako ertzainekin sendotu nahi izatea salatu du ErNE sindikatuak Bizkaiko hiriburuko jaietan.

Zehazki, Getxoko, Sestaoko eta Durangoko ertzain-etxeetako pertsonala eskatu da Aste Nagusiko jai esparruetan jarriko diren bideozaintza kameren zaintza estaltzeko.

Lana Bilboko Miribilla auzoko Udaltzaingoaren instalazioetan egin beharko da. Horretarako, bideozaintza kamerak erabiltzeko "formakuntza txiki bat" emango zaie.

Ertzainen faltari eta Bilboko ertzain-etxeko lan kargari "gabeziak beste ertzain-etxeetako pertsonalarekin estaltzea" gehitzea salatu du ErNEk.

Sindikatuak "segurtasun publikoaren funtzionamendua bermatzeko neurriak hartzea" eskatu dio Segurtasun Sailari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Ertzaintza Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak