Ekonomia -
Irabazi garbiak
Euskaltelek 23 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan, % 20,5 gutxiago
Euskaltelen esanetan, bigarren hiruhilekoan "joera aldaketa" eman da negozioaren garapenean, errentagarritasuna zein bezeroen kopurua hazi egin baitira.
Agentziak | Erredakzioa
Euskaltel taldeak 23 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu urteko lehen seihilekoan, 2018ko epe berean baino % 20,5 gutxiago, hain zuzen.
Konpainiaren esanetan, bigarren hiruhilekoan "joera aldaketa bat" izan da negozioaren garapenean, errentagarritasuna zein bezeroen kopurua hazi egin baitira. Horrela, ustiapeneko emaitza gordina % 4 hazi da, eta marjina gordina, % 2.
Diru-sarreren "kalitateari" eta "kostuen kontrolari" esker 22,9 milioi euroko irabazi garbiak izan dituela azpimarratu du taldeak; iaz taldeak 28,8 milioi euro lortu zituen epe berean. Bigarren hiruhilekoan 11 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu, eta 2018an 14,2 milioi irabazi zituen; horrenbestez, % 22,54 gutxiago irabazi du 2019ko bigarren hiruhilekoan.
Taldearen diru-sarrerak bigarren hiruhilekoan 171,1 milioi eurokoak izan dira. Lehen seihilekoan, berriz, diru-sarrerak 342,8 milioi eurokoak izan ziren, 2018ko epe berean baino % 1,8 gutxiago, hain zuzen.