Ekonomia -
Enpresak
Tubacexek bost milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, % 25,3 gutxiago
Sektore energetikoak pairatutako lau urte baino gehiagoko krisiaren ostean, merkatua "orokorrean eta etengabe" suspertzen hasi dela adierazi du konpainiak.
agentziak | Erredakzioa
Tubacex enpresak bost milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, 2018ko epe berean lortutakoa baino % 25,3 gutxiago. Bestalde, enpresaren eskabide-zorroa % 40 hazi da, enpresak berak ostegun honetan jakinarazi duenez.
Sektore energetikoak pairatutako lau urte baino gehiagoko krisiaren ostean, merkatua "orokorrean eta etengabe" suspertzen hasi dela adierazi du konpainiak. Ildo horretan, enpresaren esbakide-zorroak jasandako igoera azpimarratu du.
Taldeak 323,5 milioi euro (% 10,3 gutxiago) saldu ditu lehen seihilekoan eta finantza-gastuak kendu barik lortutako ustiapen irabazi gordinak % 6,4 jaitsi dira, 33,3 milioi euro lortu baititu konpainiak.