Ekonomia -

Epaiketa

Fiskaltzak 8,5 urteko kartzela zigorra eskatu du Ratorentzat

Fiskaltzak espetxe urte gehiago eskatzeaz gain, beste zortzi lagun auzipetu ditu faltsukeria eta iruzurra egotzita.

Rodrigo Rato ETBko bideo batetik ateratako artxiboko irudi batean
Rodrigo Rato artxiboko irudi batean
Rodrigo Rato ETBko bideo batetik ateratako artxiboko irudi batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriari aurre egiteko Espainiako Fiskaltzak zortzi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Rodrigo Ratorentzat Bankiako auziagatik; halaber, inbertitzaileei ustelkeria delitua ere egotzi dio.

Carmen Launa fiskalak bere gain hartu ditu Confederación Intersindical de Crédito (CIC) herri akusazioaren argudioak; konfederazio horrek 12 urteko kartzela zigorra eta milioi askoko isunak eskatzen ditu Bankiarentzat, BFA matrizarentzat eta Deloitte auditorearentzat.

Fiskaltzak Rodrigo Rato eta beste hiru pertsona (Jose Manuel Fernandez Norniella, Francisco Verdu eta Ildefonso Sanchez Barcoj) bakarrik auzipetu ditu aurretik, baina beste zortzi auzipetu ditu orain; Francisco Celma Deloitte auditoretza-enpresako bazkidea, Sergio Durá Bankiako kontu-hartzailea eta Angel Acebes ministro ohia, tartean.

Fiskaltzak faltsukeria eta iruzurra leporatzen dizkie guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak