Ekonomia -

Heriotza

Jose Maria Ormaetxea hil da, euskal kooperatibismoaren sustatzailea

Ulgoren sortzaileetako bat izan zen, Mondragon Korporazioaren hazitzat hartzen dena.

Jose Maria Ormaetxea. Argazkia: EITB
Jose Maria Ormaetxea. Argazkia: EITB
Jose Maria Ormaetxea. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Ormaetxea arrasatearra hil da larunbatean, euskal kooperatibismoaren sustatzailea.

Ulgorren bost sortzaileetako bat izan zen, hau da, Mondragon Korporazioaren hazitzat hartzen denaren fundatzaile. Gainera, izen bereko Taldearen lehenengo presidentea izan zen.

Jose Maria Arizmendiarrietaren jarraitzaile fidela, Laboral Kutxaren zuzendari izan zen 27 urtez, eta euskal kooperatibismoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

2016an, ia 90 urterekin, Arizmendiarrieta Fundazioaren sorreran ere parte hartu zuen, eta erakundearen presidente izan zen hil arte.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "erabateko tristezia eta mina" agertu du heriotzagatik: "Ikaragarria da lurraldearen giza, gizarte eta ekonomia garapenean egin duen ekarpena".

"Gipuzkoaren eta Euskadi osoaren egungo garapen soziala eta ekonomikoa, gure enpresen lehiakortasuna eta gure gizartearen kohesioa ezin dira ulertu kooperatiben eta horiek sustatu zituztenen ekarpena kontuan izan gabe", adierazi du Olanok, Ormaetxeak "kooperatiben baloreekin" eta gizarte "geroz eta aurreratuagoa eta justuagoa" eraikitzeko zuen "konpromisoa" azpimarratu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa argazkiak Arrasate albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Debagoiena