Ekonomia -
KONTRATU BERRIA
Siemens Gamesak AEBko itsasoko hiru parke eoliko hornituko ditu
Guztira, 1.714 megawatteko potentzia duten aerosorgailuak jarriko ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Siemens Gamesak kontratua sinatu du AEBko itsasoko hiru parke eoliko hornitzeko. Guztira, 1.714 megawatteko potentzia duten aerosorgailuak jarriko ditu Orsted enpresa danimarkarrak eta Evensource konpainia estatubatuarrak AEBko ipar-ekialdeko kostaldean egin asmo dituzten proiektuetan.
AEBko itsasoko parte eolikoen merkatuan inoiz sinatutako kontraturik handiena da, Siemens Gamesaren arabera.
Revolution Wind Rhode Island estatuko parte eolikoan, 704 megawatteko instalazioa egingo du; Montauk Point New Yorkeko parke eolikoan, 880 megawattekoa, eta South Fork Long Islandeko parte eolikoan, 130 megawattekoa.
Aurreikuspenen arabera, hiru proiektuak 2022 eta 2024 urteen artean egongo dira prest: Revolution Wind, 2023an; Sunrise Wind, 2024an eta South Fork, 2022an.
Kontratuaren arabera, Siemens Gamesa arduratuko da aerosorgailuak hornitu eta instalazioak egiteaz, eta baita horiek mantentzeaz ere.