Ekonomia -
Lan istripua
Behargin bat zauritu da Anoeta futbol-zelaiko lanetan
Langilea Donostia Ospitalera eraman dute. Dirudienez, ipar harmailako estalkiaren zati bat behera etorri da jartzen ari zirenean, eta biktima erori egin da.
Agentziak | Erredakzioa
51 urteko behargin valentziar bat zauritu da asteazken honetan, Anoeta futbol-zelaiko lanetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Langilea egitura batetik erori da.
18:20 aldera SOS Deiak larrialdi zerbitzuak ezbeharraren berri izan du. Ertzaintza bertaratu da. Langilea bere kordean Donostia Ospitalera eraman du anbulantzia batek.
Donostiako Udaleko iturriek zehaztu dutenez, antza denez, ipar harmailako estalkiaren zati bat behera etorri da jartzen ari zirenean, eta biktima erori egin da.
Ertzaintzaz gain, osasun langileak, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baita laneko arriskuen ikuskatzaile bat ere.
Lan istripua Anoeta futbol-zelaian. Argazkia: EFE