Ekonomia -

Lan-gatazka

Renfeko langileen % 70ek baino gehiagok egin dute greba Euskadin

Ibilbide luzeko tren-zerbitzuei dagokienez, lau zerbitzu kendu dituzte Bizkaian, eta beste horrenbeste ere Gipuzkoan, alegia, % 62 gutxiago.

Renfe aldiriak. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia
Renfe aldiriak. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia
Renfe aldiriak. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek Euskadin dituen 1.000 langileetatik % 70ek inguruk egin dute bat astelehen honetan CCOO sindikatuak Espainiar estatuan deitutako grebarekin. Enpresak hitzarmenean hitzartutakoa (enplegua sortu, lanaldia murriztu eta soldata igo) bete ez duela salatzeko deitu dute greba.

Javier Ibañez CCOO sindikatuko ordezkariak jakinarazi duenez, “enpresak inposatutako gehiegizko zerbitzuak” alde batera utzita, grebaren jarraipena % 70-75ekoa izan da goizean.

CCOO sindikatuak salatu duenez, greba deialdiaren ondorioz “gehiegizko zerbitzu minimoak” jarri ditu Renfek, eta puntako orduetan aldiriko tren-zerbitzuak % 25-50 bitartean murriztu dira.

Ibilbide luzeko tren-zerbitzuei dagokienez, lau zerbitzu kendu dituzte Bizkaian, eta beste horrenbeste ere Gipuzkoan, alegia, % 62 gutxiago. Zehazki, Bilbo-Bartzelona (joan-etorria) eta Bilbo eta Vigo lotzen dituzten tren-zerbitzuak kendu dituzte Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, Irun-Bartzelona (joan-etorria) eta Irun-Coruña (joan-etorria).

Gauzak horrela, “lanpostu berriak sortzea eta kontratazio gehiago egitea” eskatu du Ibañezek, krisi garaian “lantaldea murriztu” baita, eta azken bi urteetako kontratazioak ez direlako nahikoa. “Langileen murrizketa nabarmena izaten jarraitzen du oraindik”, azaldu du.

Hala, greba egunaren ostean enpresak “negoziazioak berriro hasteko keinu bat" egitea espero duela esan du CCOO sindikatuko ordezkariak.

Sustapen Ministerioaren esanetan, zerbitzu minimo horiek ezarri ditu "bidaiarien joan-etorri ugari espero direlako". Txartelak baliogabetzeko edo dataz aldatzeko aukera eskaini die Renfek bidaiariei.

CCOO sindikatuaren iritzian, zuzendaritzak ez ditu bete lan-hitzarmen berrian adostutako hiru abiapuntuak ("enplegua sortzea, lanaldiak murriztea eta soldatak igotzea"), eta, horren aurrean, "agortutzat" eman du negoziazioa.

Borondatezko baja bat sinatu dutenak ordezkatzen dituzte langile berriek; beraz, sindikatuak salatu duenez, Renfek ez du lanpostu berririk sortzen. Horrekin batera, CCOOk ez du begi onez ikusten Renfek bere kabuz 37,5 ordura murriztu izana lanaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal sindikatuak Uda hoy CCOO albisteak Renfe azken ordukoa Lan gatazkak Garraio komuna gaur