Ekonomia -

Greba

Bertan behera utzi dute Bilboko Aireportuan gaurko deituta zegoen lanuztea

Aenak negoziazioak berriro ireki eta langileekin hitz egiteko prest agertu ostean hartu du greba batzordeak erabaki hori.

Bilboko aireportua. Artxiboko irudia: EFE
Bilboko aireportua.
Normaltasuna Loiuko aireportuan, 24 orduko greba gorabehera

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bertan behera geratu da Aena aire-konpainiako langileek gaurko, uztailak 15, Bilboko aireportuan deituta zuten lanuztea. Aenak negoziazioak berriro ireki eta langileekin hitz egiteko prest agertu ostean hartu du erabaki hori CCOO, ELA, LAB eta USO sindikatuek osatutako greba batzordeak, lan-gatazka konpontzeko lehen saiakerak porrot egin ostean.

Igandean, aireratzeko eta lur hartzeko operazioak normaltasunez egin zituzten Bilboko Aireportuan, Aenako langileek deitutako greba egunean. Greba batzordeak salatu duenez, ez ziren gutxieneko zerbitzuak bete.

Loiuko aireportuan Aenako langileak deitutako 24 orduko bigarren greba eguna atzo egin zuten. Langile gehiago eskatzen dituzte, lan-karga handiagoari aurre egiteko. Asteazkenean bi aldeek egindako bileran, ez zuten adostasunik lortu.

Bilboko Aireportuaren ohiko funtzionamenduan ez zen nabari izan lanuztea, greba batzordean arabera, zuzendaritzak ez zituelako bete Espainiako Sustapen Ministerioak ezarritako zerbitzu minimoak.

Deitzaileek bezperan egindako aurreikuspenen arabera, Loiuko aireportuan programatuta zeuden 143 hegaldietatik 16-20 hegaldi bertan behera gelditzekoak ziren, eta Madril, Bartzelona, Paris, Munich, Amsterdam eta Frankfurt jomuga zuten hegaldietako 2.400 bat bidaiarik jasan behar zituzten kalteak.

Aireportuko zuzendaritzaren iturrien arabera, normaltasuna izan zen nagusi bigarren greba egun horren lehenengo orduetan, baina ez zuten horren arrazoia azaldu.

CCOO, ELA, LAB eta USO sindikatuek osatutako greba batzordeak salaketa jarriko du epaiketetan, gutxieneko zerbitzuak ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak