Ekonomia -

Estatu Batuak

4.430 milioi euroko isuna jarri diote Facebooki, datuak baimenik gabe erabiltzeagatik

Dagoeneko, Mark Zuckerbergek sortutako enpresari AEBko Merkataritza Batzorde Federalak ezarritako isunik altuena da. Estatu Batuetako Justizia Departamentuak neurri hori berretsi ala ez erabakiko du.

Marck Zuckerberg, Facebooken sortzailea, Estatu Batuetako Kongresuan. Argazkia: EFE
Marck Zuckerberg, Facebooken sortzailea, Estatu Batuetako Kongresuan.
5.000 milioi dolarreko isuna jarri diote Facebooki

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Batzorde Federalak 5.000 milioi dolarreko isuna (4.432 milioi euro) ezarri dio Facebooki, sare sozialeko erabiltzaileen informazioa baimenik gabe erabiltzeagatik. Teknologia enpresak erabiltzaileen datuez baliatzeagatik ireki zuten ikerketaren barruan, agentziak Facebooki jarri dion isunik altuena da, The Wall Street Journal egunkariaren arabera.

Aldeko hiru eta kontrako bi botorekin, proposamena AEBko Justizia Departamentuari esleitu diote. Monopolioaren kontrako legeak, Estatu Batuetako Merkataritza Batzorde Federalarekin batera, adosten duen Justizia Departamentuak neurri hori berretsi ala ez erabakiko du.

Facebooken aurkako salaketak direla eta AEBko Merkataritza Batzorde Federalak auzia ikertzeari ekin zion. Salaketa horien arabera, Facebookek baimenik gabe partekatu du 87 milioi erabiltzaileren informazioa, Cambridge Analytica enpresarekin.

Horrela, Cambridge Analytica izeneko enpresa britainiarrak Mark Zuckerbergek sortutako sare sozialeko erabiltzaileen datuak bereganatu zituen, baimenik gabe, AEBko 2016ko hauteskunde presidentzialetan.

Facebookek erabiltzaileen datu pertsonalak partekatu dituela zabaldu eta gero, enpresaren akzioek % 1,8ko igoera izan dute.

Enpresen arteko lehia dela eta, Estatu Batuetako Gobernua beste ikerketa bat egiten ari da, hainbat multinazionalen (Facebook, Amazon, Apple eta Google, besteak beste) jokabideak egokiak diren neurtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Sare sozialak berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Isunak gaur