Ekonomia -

Zegona

Tapia: ‘Euskaltelek iragarri dituen kaleratzeen atzean proiektu estrategiko bat dago’

Sailburuak jakinarazi duenez, Jaurlaritzak ez daki zeintzuk diren irizpideak, baina taldea osatzen duten hiru enpresen berrantolaketa "ahalik eta modurik egokienean" gauzatzeko egin direla uste du.

Arantxa Tapia, ostiral honetan egindako aggrraldian. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapia, ostiral honetan egindako aggrraldian. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapia, ostiral honetan egindako aggrraldian. Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelek iragarri dituen kaleratzeen atzean, enpresa hazten lagunduko duen “proiektu estrategiko bat” dagoela esan du ostiral honetan Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak. Ildo horretatik, enpresa pribatu batek hartutako erabakia dela nabarmendu du. Era berean, neurri horiek derrigorrez hartu behar badira, “langileekin adostea” eta “neurri traumatikoak saihestea” eskatu dio enpresari.

Euskalteleko kontseilari delegatu berriak ostegunean jakinarazi zion enpresa batzordeari 25 pertsona kaleratuko dituztela. Erabaki horren inguruan, bere iritzia eman du gaur Tapiak, Zamudioko Teknologia Parkean egindako agerraldian. Ekainean, taldea berrantolatu eta zuzendaritzako hainbat kide kaleratuko zituztela iragarri zuten.

Sailburuak azpimarratu duenez, kaleratze batek “beti egiten dio kalte pertsona edo familia bati”, eta, ondorioz, “enpresa batentzat ez da hartu beharreko neurririk atseginena”. Gauzak horrela, erabaki “zaila” dela azpimarratu du, eta horrek “gizartean” eragina duela gaineratu du.

Halaber, Tapiak azaldu du Euskaltel errentagarriagoa eta lehiakorragoa izateko “proiektu estrategiko bat” dagoela kaleratze horien atzean. Hala, Zegona funts britainiarrak taldea “berrantolatzeko asmoa” duela nabarmendu du, “hazkundearekin jarraitu eta Euskadin ez ezik beste leku batzuetan ere finkatzeko”.

“Hortaz, administrazio kontseiluak eta akziodunen batzarrak erabakia babestu dutenez, ahalik eta modu onenean egitea espero dugu, hori da gure borondatea, esan du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak.

Tapiak azaldu duenez, “enpresarekin eta bertako zuzendariekin harremanetan” daude, eta hartutako erabaki guztien berri eman diete. “Erabaki horien aurrean, ezer gutxi esan dezake Jaurlaritzak”, nabarmendu du.

Sailburuak jakinarazi duenez, Jaurlaritzak ez daki zeintzuk diren kaleratze horiek gauzatzeko irizpideak, baina taldea osatzen duten hiru enpresen (Euskaltel, R eta Telecable) berrantolaketa "ahalik eta modurik egokienean" gauzatzeko egin direla uste du. Testuinguru horretan, hazkundearekin jarraitzeko "erakunde-egitura sinplifikatu" eta “leku ezberdinetan irizpide berdinarekin jarduteko asmoa” duela jakinarazi du Zegonak.

Azkenik, Euskaltelek Derion jarraitzeko duen konpromisoa azpimarratu du sailburuak, izan ere, "akziodunen itunak hori babesten du", eta akziodunak eta zuzendaritza-taldea behin eta berriro ari dira esaten egoitza Euskadin jarraitzeko asmoa dutela.

Tapiak gogorarazi du asmoa ez dela bakarrik egoitza soziala Euskadin mantentzea, baizik eta lantoki guztiak ere, eta proiektu eta jarduera berriak Derioko egoitzan "garatuak eta diseinatuak izatea". "Borondate hori argia dela uste dut, frogatu da eta aurkeztu duten planean jasota dago", esan du Tapiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Euskaltel albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Derio albisteak Lan gatazkak