Ekonomia -

Gasteiz

Mercedesek Gasteizko lantegiko produkzioa etengo du uztailaren 13an eta 20an

Urteko produkzio egitaraua 148.000 ibilgailutan mantenduko da Gasteizko lantegian.

Gasteizko Mercedes lantegia. Argazkia: EITB
Gasteizko Mercedes lantegia
Gasteizko Mercedes lantegia. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedesek Gasteizko lantegiko produkzioa etetea erabaki du uztailaren 13ko eta 20ko larunbatetan. Enpresak dioenez, "merkatuen ezegonkortasunak" salmentetan sortutako zalantzen ondorioz erabaki dute produkzioa etetea.

Merkatuko egoerak hilabete horretan fabrikako produkzio ahalmena "estutzea" gomendatzen duela dio lantegiko zuzendaritzak.

Hori dela eta, uztailaren 13ko eta 20ko larunbatetan ez da lan egingo muntaia eta pintura sailetan.

Urteko produkzio egitaraua 148.000 ibilgailutan mantenduko da Gasteizko lantegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Industriaren azken ordukoak Automobilgintza