Ekonomia -

Hacienda

Piquek Ogasunari 2,1 milioi ordaindu beharko dizkiola berretsi du Auzitegi Nazionalak

Aurretik jasotako epaiaren aurka futbolariak ezarritako helegitea atzera bota du Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen ere, 2008, 2009 eta 2010 ekitaldietako PFEZa erregularizatu beharko du.

Gerard Pique. EFEren artxiboko irudia
Gerard Piqué
Gerard Pique. EFEren artxiboko irudia

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salaren Laugarren Sailak berretsi egin du Auzitegi Ekonomiko Administratibo Zentralak Gerard Pique futbolariari ezarritako zigorra. Hori horrela, 2,1 milioi euro ordaindu beharko dizkio Ogasunari, 2008, 2009 eta 2010 ekitaldietan ordaindu gabe utzitako zergengatik.

Izan ere, akziodun maioritarioa den enpresa batekin irudi eskubideekin lotutako kontratu "faltsua" sinatu omen zuen orduan.

Maiatzaren 13an izenpetutako epaiak, beraz, atzera bota du Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren erabakiaren kontra Piquek ezarritako helegitea. Esan bezala, hiru ekitaldi horietako PFEZa erregularizatzea agintzen zion ebazpen horrek; guztira, 1.457.855,61 euro. Gainera, 2013ko ekainean 678.012,59 euro gehitu zizkioten isun horri.

Dirudienez, 2006ko ekainean zerga gutxiago ordaintzeko helburuarekin, futbol-jokalariaren irudi eskubideen ustezko eskualdatzea iragarri zuten, gezurra bazen ere.

Hori gutxi ez eta, eskualdatze horren ostean, eskubide horien lagapenarekin lotutako kontratu gehiago sinatu zituen Piquek. Kasu horietan ere Kerard Projectek ez zuen aktibo ukaezina aitortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Iruzurrak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak FC Bartzelona