Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat hil da Irunberrin izandako istripu batean
Hildakoa, 62 urteko barañaindarra, traktore bat gidatzen ari zen, argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua irauli eta azpian harrapatuta geratu denean.
EITB.EUS
Langile bat hil da gaur goizean Irunberrin (Nafarroa) izandako lan istripu batean, Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hildakoa 62 urteko barañaindarra da.
Nafarroako Larrialdietako iturriek azaldu dutenez, 07:45 aldera izan dute istripuaren berri. Ezbeharra Irunberriko San Vicente ermitarako bidetik gertu dagoen lursail batean jazo da.
Argitu gabeko arrazoiak tarteko, gidatzen ari zen traktorea irauli egin da eta azpian harrapatuta geratu da nekazaria. Zangozako parteko suhiltzaileak bertaratu dira gizona bertatik ateratzeko. Zoritxarrez, bertan hil da.