Ekonomia -

Lan-istripua

Tubacex konpainiako langileek greba egin dute Laudion hildako lankidearengatik

Amurrioko eta Laudioko lantegietan 24 orduko lanuztea egin dute. Gainera, beharginek manifestazioa egin dute eguerdian, Laudion. ELAk eta LABek prebentzio neurri gehiago eskatu dituzte.

Tubacex konpainiaren lantegian Laudion. Argazkia: Google Maps
Tubacex konpainiaren lantegian Laudion.
Atzo hil zen langilearen heriotza salatzeko manifestazioa egin dute Laudion

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacex konpainiaren Amurrioko eta Laudioko (Araba) lantegietako beharginek greba egin dute ostiral honetan, 24 urteko lankide gaztearen heriotza salatzeko.

Gaztea ostegun arratsaldean hil zen lan-istripuan. Pieza bat gainean erori zitzaion.

24 urteko gaztea heziketa dualaren bidez sartu zen enpresan. Behin-behineko kontratua zuen egun, ELAko eta LABeko iturriek azaldu dutenez.

"Tubacexek kontratatuta denbora gutxi" zeramala zehaztu du LAB sindikatuak. LABen ahotan, bere "eskarmentu txikia" kontuan hartuta, "bakarka" ez zuen lan hori egin behar.

Bestalde, Tubacexen "dagoen arrisku handia" salatu du ELAk, baita "lan erritmo eta lan-karga handiak" ere. Istripuen eta gaixotasun profesionalen atzean "prekarietatea" dagoela ohartarazi du sindikatu abertzaleak.

Bi lantegietan 24 orduko lanuztea egin dute. Gainera, beharginek manifestazioa egin dute eguerdian, Laudion. ELAk eta LABek prebentzio neurri gehiago eskatu dituzte. Salatu dutenez, azken 10 urteetan enpresan 4 pertsona hil dira.

BIDEOA: Txalo artean agurtu dute lankideek Tubacex enpresan hildako gaztea

Txalo artean agurtu dute lankideek Tubacex enpresan hildako gaztea
Txalo artean agurtu dute lankideek Tubacex enpresan hildako gaztea
Txalo artean agurtu dute lankideek Tubacex enpresan hildako gaztea

0:35

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gaztearen heriotza salatu du, eta senideei zein lagunei doluminak eman dizkie.

"Prekarietateak eta lan baldintza eskasek lan istripuen, gaixotasunen eta gazteriaren osasun okerragoan eragin zuzena dute", ziurtatu du EGKk agiri batean. Gazteen lan egoerak "hobetu beharrean, alderantziz, nabarmen okerrera egin du", ohartarazi duenez.

Heriotzaren zergatiak argitzeko ikerketa "sakon eta azkar" bat eskatu du UGTk.

Ohar batean, UGTk heriotza deitoratu du, eta hildakoaren senitartekoei, lankideei eta lagunei elkartasuna adierazi die. Lan Arriskuen Prebentzio Legearen arabera, langile gazteenek eta eskarmentu txikia dutenek "babes berezia" behar dute, sindikatuak gogorarazi duenez.

2019an, EAEn 16 behargin lan-istripuan hil direla nabarmendu du UGTk, 12 eguneko bat.

Ikerketa zabalik

Bestalde, Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak "doluminak" helarazi dizkie behargin honen senide eta lagunei, eta Osalanek eta Lan Ikuskaritzak 24 urteko langilearen heriotza argitzeko ikerketa zabalik dutela azpimarratu du.

Prekarietatearen aurkako protesta Laudion (Araba). Argazkia: Allende Solaun/eitb.eus

Prekarietatearen aurkako beste protesta bat egin dute arratsaldean Laudion (Araba). Argazkia: Allende Solaun

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Tubacex Lana Laudio Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Metalgintza albisteak Aiarako kuadrilla