Ekonomia -

GREBAREN ONDORIOAK

Loiuko grebak bidaiariei eragindako kalteak ordaintzeko eskatu dio Facuak Aenari

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak Aenari gogoratu dionez, kaltetutako bezeroei kalte-ordainak ordaindu beharko lizkieke.

Grebalarien protesta Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE
Grebalarien protesta Loiuko aireportuan
Grebalarien protesta Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Bilboko Aireportuan (Loiu) deitutako grebaren harira, kaltetutako bidaiariei kalte-ordainak emateko eskatu dio Facua Euskadi Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak Aenari. Grebaren ondorioz, 20 hegaldi bertan behera gelditu ziren.

Facua Euskadik ohar bidez jakinarazi duenez, langileen grebaren ondorioz galdutako hegaldiak, gauak, lekualdatzeak, kontratatutako alokairuko autoak eta bestelako edozein kalte ere ordaindu behar dizkie Aenak bidaiariei.

Halaber, erreklamazioa Aenaren aurrean aurkezteko gomendatu die Facua Euskadik kaltetutako bezeroei. Izan ere, eragindako kalteak ezin zaizkie aire-konpainiei egotzi.

Dena dela, aire-konpainiak ez daude erabiltzaileei lagundu beharraz salbuetsita. Are gehiago, beste hegaldi batzuetan kokatu edo, posible ez bada, txartelaren dirua itzuli behar diete.

Horrez gain, itxaronaldian erabiltzaileen jan-edanak ordaindu beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Grebak gaur Lana berriak Gizartea bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Lan gatazkak azken ordukoa