Ekonomia -

Matrikulazioak

Autoen salmentak % 15,4 egin du behera ekainean EAEn, eta % 27,7 Nafarroan

2019ko lehen seihilekoan, autoen salmentak % 5,7 egin du behera. 692.472 ibilgailu matrikulatu dituzte Espainiako Estatuan. Nafarroan % 27,7 auto gutxiago saldu dira.

Autoen salmentak behea jo du ekainean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Autoen salmentak behea jo du ekainean.
Autoen salmentak behea jo du ekainean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.525 auto eta lur orotarako ibilgailu matrikulatu zituzten ekainean Euskadin, iaz baino % 15,4 gutxiago. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan 20.912 ibilgailu matrikulatu dira aurten, 2018ko lehen seihilekoan baino % 4,3 gutxiago.

Bestalde, Espainian autoen eta lur orotarako ibilgailuen matrikulazioak % 8,3 egin du behera ekainean, 2018ko hilabete berdinarekin alderatuta. Zortzi urteetan beherakadarik handiena da, Anfac, Ganvam eta Faconauto ekoizleen, saltzaileen eta kontzesionarioen patronalek, hurrenez hurren, jakitera eman dutenez.

Azken hiru urteetan ekaineko daturik eskasena da auto partikularren kasuan. Nahiz eta hilabete hori oso positiboa izan ohi da autoen salmentarako, baita enpresentzako zein alokairurako ere.

2019ko lehen seihilekoan, autoen salmentak % 5,7 egin du behera Espainiako Estatuan. 692.472 ibilgailu matrikulatu dituzte.

Partikularren kanalean, salmentek behera egin zuten ekainean, hamargarren hilabetez jarraian. Salmentek % 18 egin dute behera (50.408 ibilgailu). Salmentak erkidego guztietan egin du behera.

Nafarroako datua esanguratsuena izan da: % 27,7 auto gutxiago saldu dira (980 ibilgailu); ondoren, Kanariar Uharteak (% 23,3, 6.052 ibilgailu) eta Errioxa (% 22,7, 395 auto).

Enpresen kanalak % 6,8 (39.139 ibilgailu) egin du behera ekainean, eta alokairu konpainien matrikulazioek % 5 (40.972 auto).

Erregai motaren arabera, gasolina autoen salmentak % 3 egin du gora ekainean, 2018ko hile berdinarekin alderatuta. 80.738 ibilgailu saldu ziren. Diesel ibilgailuen salmentak, ostera, % 33 (33.792 auto gutxiago) egin du behera.

Elektrikoak, hibridoak, gas edo hidrogenozkoak

Elektrikoak, hibridoak, gas edo hidrogenozkoei dagokionez, ekainean 13.999 saldu ziren, % 20,13 gehiago; matrikulazioek % 41,37 (73.021 ibilgailu) egin zuten gora urtarril-ekaina epean.

Urtean partikularrei egindako salmentek % 12,3 egin dute behera (295.445 ibilgailu); % 2,2 akura enpresen kasuan (182.095) eta % 1,7 gora egin dute enpresen kanalean (214.932).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak