Ekonomia -
9 hilabeteko lan gatazka
Gipuzkoako ertzain-etxeen eta epaitegien garbiketa greba bukatu da
Langileek akordioaren berri emango dute asteazken honetan, horretarako prentsaurrekoa deitu dute 11:00etarako, Donostian.
eitb.eus
Bederatzi hilabeteko grebaren ondotik, Gipuzkoako ertzain-etxe eta eraikin judizialetako garbitzaileek akordioa itxi dute gauean, ELA sindikatuak agiri batean jakitera eman duenez. Ondorioz, protestak amaitu dira.
Langileek akordioaren berri emango dute asteazken honetan, horretarako prentsaurrekoa deitu dute 11:00etarako, sindikatu abertzalearen Donostiako egoitzan.
Bederatzi hilabeteko grebaren oroitzapena egiteko, hiru eguneko kanpaldia amaitu zuten beharginek iragan ostiralean, Donostiako Boulevard Zumardian. Ondoren manifestazioa egin zuten Alde Zaharrean.
Eskakizunak asebete arte greban jarraitu behar zutela iragarri zuten orduan. Ekainaren 26an patronala eta sindikatuak berriz biltzekoak ziren negoziazio mahaian, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egoera bideratzeko. Zentzu horretan, "mugimenduren bat" espero zuten.
Azkenean, akordio bat lortzeko egun horretara heltzea ez da beharrezkoa izan. Gauean adostasuna lortu dute, eta puntu nagusien berri asteazken honetan emango dute.