Ekonomia -

Emakunderen txostena

Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen % 7k

Ikerketak azaldu duenez, sexuaren araberako segregazioa arrakalan eragin gehien duen faktorea da, % 35era arte.

Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen % 7k.
Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen % 7k.
Gizonek % 24 gehiago irabazten dute, batez beste

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), portzentajeak % 7ra arte egiten du behera gizonezkoen kasuan. Egoerak lan arrakalan ondorioa du.

'Genero arrakalak Euskadiko lan merkatuan' ikerketa egiteko ardura eman zion Emakundek Sara de la Rica Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia katedradunari. Azterketa astearte honetan aurkeztu dute, Gasteizen.

Ikerketak azaldu duenez, sexuaren araberako segregazioa -gizonak edo emakumeak gehiengoa diren lanbideen arteko desberdintasuna- arrakalan eragin gehien duen faktorea da, % 35era arte.

Ogibideen feminizazio edo maskulinizazio maila faktore erabakigarria da arrakalan, lanordu bakoitzeko soldataren bidez neurtzen denean; izan ere, lanbide batean emakumeen kopuruak gora egiten duenean nabarmen areagotzen delako, eta alderantziz.

Lanbide maskulinizatuenetan arrakala % 9koa da, feminizatuetan, aldiz, % 14koa.

Gizon eta emakumeen arteko arrakala sortzeko orduan gehien eragiten duen faktoreetako bat lanorduen kopurua da. Lanaldi partzialak gizonezkoen % 7ri bakarrik eragiten die, aldiz, emakumezkoen % 32ri.

Partzialtasuna "borondatezkoa" ez dela argi utzi du De la Ricak; izan ere, lau emakumetik bik lanaldi partziala dute, baina lanaldi osokoa aurkitzen ez dutelako; eta lautik batek senideren bat zaintzeko du. Gizonezkoen kasuan, azken hipotesiak % 4ri bakarrik eragiten die.

Lanordu bakoitzeko soldataren desoreka arrakalaren bigarren faktorea dela ondorioztatu du ikerketak. Desberdintasuna % 11koa dela zehaztu du azterketak, hau da, gizonek emakumeek baino portzentaje hori gehiago irabazten dute lanordu bakoitzeko, ia % 15era arte heldu daiteke emakumeek gizonek baino ikasketa maila handiagoa izango ez balute.

Guztira, soldataren arrakala batezbeste % 24koa da hilero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Emakunde Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa