Ekonomia -
Protestak
Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak lau orduko lanuzteak proposatu ditu
Beste manifestazio bat egingo dute urriaren 1eko Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak azaroan lanuzteak egitea proposatu die sindikatuei.
Victor Etayo bozeramaileak zehaztu duenez, mobilizazioak "lau orduko geldialdiak" izango ditu lantokietan "zerbitzu sozial guztiak" defendatzeko: osasuna, pentsioak, hezkuntza eta adinekoentzako laguntza.
Ehunka pentsiodun bildu dira Bilboko Udalaren aurrean "pentsio duinak" eskatzeko. Hitzorduan Valentziatik eta Valladolidetik etorritako pentsiodunek ere hartu dute parte.
Andrea Uña ordezkariak mugimenduaren helburua uda guztian zehar protestekin jarraitzea dela azpimarratu du.
Horrela, urriaren 1eko Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, beste manifestazio bat egingo dute.