Ekonomia -

PROTESTAK

Biriatuko muga itxi dute 'txaleko hori'ek

Bi kilometro inguruko auto-ilarak izan dira 13:30 aldera Baionarako bidean. 15:00etarako hasi da normaltzen egoera.

Txaleko horiak bidea mozten, Biriatun. Argazkia: Garazi Urdanpileta
Txaleko horiak bidea mozten, Biriatun.
Txaleko horiak bidea mozten, Biriatun. Argazkia: Garazi Urdanpileta

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Txaleko horiak' kalera irten dira beste asteburu batez, protesta egitera, Iparraldean.

Bengalak eskutan, muga itxi dute eguerdia pasatxo zenean ibilgailuentzat, Biriatu parean. Horrenbestez, auto zein kamioiek ezin izan dute A63an aurrera egin.

Bi kilometro inguruko auto-ilarak zeuden 13:30 aldera Baionarako bidean, baina posible zen Gipuzkoa aldera igarotzea. 15:00ak alderako ireki da muga bi aldeetara eta normaltzen hasi da egoera.

2018ko udazkenean hasi ziren txaleko horiak protestan, erregaien prezio igoera zela eta, eta indar handia hartu zuten. Apiril amaieran Emanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri zuen zergak murriztu eta pentsioak igoko zituela, txaleko horien eskariei erantzunez, baina iragarpen horrek ez duen protesten amaiera ekarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baionako bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak