Ekonomia -
Lan gatazka
Bilboko aireportuko pasabideetako greba bertan behera utzi dute langileek
CSIF sindikatuak esan duenez, Dimaim Systems enpresak eta langileek 2021era arte indarrean egongo den akordio "ona" lortu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko aireportuko pasabideetako edo fingers zerbitzuko greba mugagabea bertan behera utzi dute langileek, enpresarekin akordio bat lortu ostean, CSIFek esan duenez.
Apirilaren 17an hasi zen greba, zerbitzu horretako 13 langileen lan baldintzen hobekuntza eskatzeko. Loiuko aireportuan, Dimaim Systems enpresak ematen du zerbitzua.
CSIF sindikatuko iturrien arabera, ostegunean lortu dute hitzarmena langileek eta enpresak. Akordioa "ona" da langileentzat, eta 2021era arte egongo da indarrean. Urte horretatik aurrera, luzatu egingo da ordezkatuko duen beste bat lortu arte. Iturrien arabera, Estatu mailako lan hitzarmenak biltzen duena jasotzen du akordioak, langileek Dimaim Systems enpresarekin adostutako zenbait hobekuntza gehituta.