Ekonomia -

Zarautz

Eusko Jaurlaritza: 'Inoiz ez genuen esan astelehen honetarako zabalik egongo zenik'

Zarauzko IAT berria aurreikusitako epeetan eta dagokion araudiaren arabera tramitatzen ari dela esan du Eusko Jaurlaritzak.

IAT zentro bat. Argazkia: Irekia
IAT zentro bat
IAT zentro bat. Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarauzko IAT gaur, ekainaren 3an, zabaltzeko aukera zegoela zabaldu ostean, Eusko Jaurlaritzak argitu du "zehatz mehatz ari dela betetzen dagozkion zuzentarau eta epeak ITASUA emakidadunak estazio bat gehiago har dezan bere gestioaren baitan eta Zarauzko aldi baterako zentroa ahalik eta lasterren ireki ahal izan dadin".

Era berean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak "aukera faltsu horren aurrean piztu den arreta deitoratu du, data hori inoiz ez delako izan Eusko Jaurlaritzaren egutegi aurreikuspenaren baitan egon, kontutan hartuz gainera prozesu administratiboak betetzeak epe batzuk betetzea eskatzen duela eta, zalantzarik gabe, zabaldu den data hori gainditzen dutela".

Kasu horretan gainera, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, tramitazioa ez da Ibilgailuen Azterketa Teknikoak eskatzen duena soilik, baizik eta 1993ko Ibilgailuen Azterketa Teknikoen Zerbitzuaren Esplotazio Kontratuaren aldaketa ere egin behar da, eta ondorioz agente publiko ezberdinek eman behar diote oniritzia aldaketari.

IAT prozedura

"Prozedura konplexua bada ere, dagokion epean eta zorrotz ari da egiten martxan jarriko den IAT zerbitzu berriari berme legal eta administratibo guztiak ziurtatu ahal izateko", esan du Jaurlaritzak. Aldi berean, Zarauzko Udala ere ezinbestekoa den jarduera-lizentzia tramitatzen ari da.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak duela hilabete eman zuen ezagutzera Euskadiko IAT estazioak kudeatzen dituzten 4 enpresek estazio bat gehiago irekitzeko aukera izango zutela, eta Zarautz eta Beasainen gainera, Urnieta eta Irunen sortutako itxaron-zerrenda luzeari erantzuteko asmoz behin-behineko estazioak zabaldu ahal izango zirela. Lan-prozesua enpresa emakidadun bakoitzarekin bilerak eginez hasi zen eta orduz geroztik aurrera doa "aurreikusitako epeak zorrotz betez".

Edonola ere, eta nahiz eta oraindik Zarauzko estazioa ez den zerbitzua ematen hasi, duela hilabete batzuk sortutako arazoa arintzen ari da eta aipatutako Gipuzkoako estazioetan modu arin eta eraginkorragoan ari dira lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Zarautz Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak