Ekonomia -
Protesta
Nafarroako Haur Hezkuntzako irakasleek mobilizazioak deitu dituzte ekainerako
Zehazki, lehen zikloa “publikoa, unibertsala, doakoa eta elebiduna” izatea eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, hitzarmen propioa sinatzea eta soldata igoera.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Haur Hezkuntzako irakasleek mobilizazioak deitu ditu ekainerako, Nafarroako Gobernuak “agindutakoa bete ez duela” iritzita. Halaber, Haur Hezkuntzako lehen zikloaren “aurka” hartutako erabakiak bertan behera uztea eskatu diote irakasleek Foru Gobernuari.
Asteazkenean, Nafarroako Haur Hezkuntzetako 55 ordezkari elkartu ziren, aldarrikapen guztiak batu eta erabaki bat adosteko asmoz. Bilera horretan, “planto egin eta neurriak hartzeko ordua” iritsi dela ondorioztatu zuten.
Izan ere, Haur Hezkuntzako lehen zikloko aldarrikapenak ez direla berriak nabarmendu dute irakasleek. Zehazki, lehen zikloa “publikoa, unibertsala, doakoa eta elebiduna” izatea eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, baita “kudeaketa orokorra” izatea ere.
Helburu horiek lortzeko, irakasleek eskaera hauek egin dituzte: ikasgelako ikasle kopurua murriztea, lehen zikloa kudeatzeko ardura erakunde bakar batek izatea bakarrik, sektorearekin hitzarmen propioa sinatzea Nafarroan, eta soldata igoera (bizi-kostuaren eta eguneroko lanak duen arduraren arabera).