Ekonomia -

Turismoa

Txapeldunen Liga ikusiko duten zale ingelesek Gasteizko hotelak bete dituzte

Hamabost autobusetik gora Gasteizen heldu dira Ingalaterratik. Arabako hiriburuan egingo dute lo Tottenham eta Liverpoolen arteko finala ikusteko Madrilera joan aurretik.

Liverpooleko zaleak Gasteizen. Irudia: EiTB.
Liverpooleko zaleak Gasteizen.
Liverpooleko zaleak Gasteizen. Irudia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingalaterratik etorritako futbolzaleak Gasteizko hotelak beteko dituzte asteburu honetan. Txapeldunen Ligako finala, Tottenham eta Liverpoolen artean, ikusiko dute Madrilen. Zale britainiar askok Arabako hiriburua hautatu dute lo egiteko, bi hirien artean 350 kilometro baino gehiago dauden arren.

Tottenhamek eta Liverpoolek Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute ekainaren 1ean, larunbata, 21:00etan, Madrilgo Metropolitano estadioan. Bi taldeetako ehunka zalek Gasteiz aukeratu dute base bezala. Beraz, gutxienez egun bat pasako dute Arabako hiriburuan, partidara abiatu baino lehen.

Asko autobusez heldu dira Ingalaterratik. Ostiralean zehar Gasteizera Erresuma Batutik hamabost autokar baino gehiago heltzea espero da.

Ez da ohikoa kirol ekitaldi batek hain urrun dagoen hiri bateko ostatuetan ere eragina izatea. Gasteizko ostalariek ez zituzten hainbeste erreserba espero asteburu honetarako. Horregatik, bisitari ingelesak maiatzaren 31erako erreserba mordoa egiten ari zirela, gertatzen ari zena ikertu zuten, eta Txapeldunen Ligako finala topatu zuten, urrun.

"Bat-batean, 31erako erreserbak jasotzen hasi ginen, eta begiratzen hasi ginen. Ingelesak zirela ikusi genuen, ikerketa hasi genuen eta deitu genien, zertara zetozen jakiteko. Esan ziguten Gasteizera autobusez etorriko zirela Ingalaterratik, hemen lo egitera geldituko zirela eta larunbatean Madrilera joango zirela", azaldu du SEA Hosteleriako Elena Martinek.

Arabako hiriburuko ostalariek pozik jaso dute ustekabea. Martini "primeran" iruditzen zaio Ingalaterrako zaleak etortzea. "Mota honetako karanbolak, nahi dutenean", esan du.

Asier Agirre Sercotel Boulevardeko zuzendariak azaldu duenez, bere hotelaren erdia baino gehiago ingelesek hartuta dago. Hirira gutxienez hamasei autobus heldu direla dakite, mila pertsona ingururekin.

Bilbon ere arinki nabari da kirol ekitaldia, baina kasu honetan, gehienak hegazkinez heldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Txapeldunen Liga Turismoa Euskadi Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Turismo-apartamentuen albisteak