Ekonomia -

LAN GATAZKA

Itunpeko ikastetxeetako gatazkan, bilerarako deia egin dute sindikatuek

Datorren ostegunerako deitu dituzte Kristau Eskola eta Hezkuntza Saila, Lan Harremanetarako Kontseiluan. Bilerara, langileen eskariei erantzungo dioten proposamenak eramatea eskatu diete.

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa Bilbon
Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan ordezkaritza duten sindikatuek bilera batera deitu ditu patronala eta Hezkuntza Saila, lan gatazka bideratzen saiatzeko. Datorren ostegunean, hilak 30, egin nahi dute bilera Lan Harremanen Kontseiluan, eta langileen eskaerei erantzungo dioten proposamen eta planteamenduak eramateko eskatu diete.

Ez da sindikatuek Lan Harremanetarako Kontseiluan bilera bat deitzen duten lehen aldia. Apirileko deialdian, ez patronala, ez Eusko Jaurlaritza, ez ziren agertu.

Sindikatuek ziurtatu dutenez, azken greba egunetik ez dute inolako proposamenik jaso. Are gehiago, inmobilismoa salatu dute. Aurrerapausorik egon ezean, ez dute baztertzen irailetik aurrera greba egun gehiago deitzea.

Maiatzaren 9an egin zuten azken greba, baina langileek mobilizatzen jarraitzen dute. Atzo, osteguna, manifestazioa egin zuten Bilboko kaleetan zehar, aldeen inplikazioa eskatzeko.

Aldarrikapenei dagokienez, hitzarmen duin bat eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA albisteak LAB albisteak Grebak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa UGT azken ordukoa Steilas albisteak Lan gatazkak albisteak gaur