Ekonomia -

GREBA BIZKAIKO METALGINTZAN

Bizkaiko metaleko grebalariek N-634 errepidea itxi dute, Iurretan

Goizaldean, ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte errepidean, eta su eman diete. Sua itzali eta pneumatikoak erretiratu ostean, bidea zabaldu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko metalgintzan gaurko deitutako grebaren harira, ezezagunek pneumatiko batzuei su eman diete goizaldean. Ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan dute, Iurreta parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

04:45 aldera jaso dute horren abisua. Antza denez, ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte errepidean, eta, ondoren, su eman diete.

Barrikadaren eraginez, Ertzaintzak Mallabienako industrialdetik bideratu du trafikoa. 05:30 aldera ireki dute errepidea, suhiltzaileek sua itzali eta herri-lanetako langileek pneumatikoak erretiratu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Grebak albisteak EAE albisteak Suteak albisteak Lana berriak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Iurreta albisteak 634 errepide nazionala Suhiltzaileak albisteak Metalgintza Durangaldea