Ekonomia -

Lan istripua

Kamioilari bat hil da Barazarren, bi kamioik elkar jota

Istripuaren ondorioz, Barazarko igoera erabat itxi dute. Beste gidaria ere zauritu da, baina ez dute zehaztu zaurien larritasun maila.

Kamioia iraulita, Barazarko mendatean. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak
Kamioia iraulita, Barazarko mendatean
Kamioia iraulita, Barazarko mendatean. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

73 urteko kamioilari bat hil da gaur goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako zirkulazio istripu baten ondorioz. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan. Hildakoa Legutiokoa (Araba) zen.

Istripua 11:40an gertatu da, Zeanurin. Bi kamioik talka egin dute, eta sua piztu da, gainera.

Sua kamioietako batean hasi da, eta bigarrenera zabaldu da gero. Gidarietako bat barruan harrapatuta gelditu da, eta handik ordu batzuetara hil da. Bigarren gidaria ere larri zauritu da, eta helikopteroan Gurutzetako Ospitalera eraman dute. 41 urteko zauritua Turtziozko bizilaguna da.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta Ertzaintzak Dimatik bideratu du trafikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zeanuri Arratia-Nerbioi azken ordukoa Lan-istripuak Lana Ekonomia