Ekonomia -
Lan istripua
Kamioilari bat hil da Barazarren, bi kamioik elkar jota
Istripuaren ondorioz, Barazarko igoera erabat itxi dute. Beste gidaria ere zauritu da, baina ez dute zehaztu zaurien larritasun maila.
AGENTZIAK
73 urteko kamioilari bat hil da gaur goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako zirkulazio istripu baten ondorioz. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan. Hildakoa Legutiokoa (Araba) zen.
Istripua 11:40an gertatu da, Zeanurin. Bi kamioik talka egin dute, eta sua piztu da, gainera.
Sua kamioietako batean hasi da, eta bigarrenera zabaldu da gero. Gidarietako bat barruan harrapatuta gelditu da, eta handik ordu batzuetara hil da. Bigarren gidaria ere larri zauritu da, eta helikopteroan Gurutzetako Ospitalera eraman dute. 41 urteko zauritua Turtziozko bizilaguna da.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta Ertzaintzak Dimatik bideratu du trafikoa.