Ekonomia -
Euskal ehungintza
Ternuak moda mundura egin du salto Loreak arropa markarekin bat eginda
Bi arropa markek kirol eta moda jantziak uztartuko dituzte, izan ere, hazten ari den sektorea da.
agentziak | erredakzioa
Ternua Group eta Loreak markek bat eginda, Arrasateko enpresa taldeak kirol jantzietatik kanpo jardungo du eta moda munduan sartuko da.
Enpresaren arabera, bien arteko batuketak aurre egin nahi die gero eta garrantzi handiagoa duen sektore bati, moda eta kirol jantzien arteko uztartzeari. Orain, Loreak arropa marka taldean sartu denetik, Ternua Groupek “kirol eta moda jantziak” batzearen alde egingo du.
“Denbora egon gara hainbat erosketa proposamen ikertzen. Horien artean hiru aukera posible ikusten genituen hazkundea izateko: outdoor gehiago, izan ere, hazten eta hazten ari den sektorea baita; kirola edo moda”, azaldu du Juan Luis Lasa Ternua Groupeko presidenteak, Modaes.es hedabidean.
Hasiera
Ternua Group kirol jantzietan espezializatuta dago. Duela 29 urte sortu zen. Europako, Asiako eta Ameriketako 50 herrialdetako 1.200 saltokitan ditu salgai bere jantziak, eta gaur egun, 200 langiletik gora ditu. Loreak Donostian sortu zen 1995. urtean. Euskal Herria ospea izan zuen lore baten kirol-jertseak eta elastikoak saltzeagatik, Loreak Mendian izenarekin. 2017an markak izena aldatu zuen irudi berritzailea emateko, batez ere, diseinu kontuetan eraldatu zirelako.