Ekonomia -

Lan-istripuak

Bi behargin hil dira Zestoan eta Zarautzen izandako lan-istripuetan

Zestoan, langile bati mozten ari zen zuhaitza gainera erori zaio. Zarautzen, 31 urteko behargin bat garabi batetik erori da.

Zarauzko lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: EiTB
Zarauzko lan-istripua gertatu den tokia.
Zarauzko lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile hil dira astelehen honetan Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan-istripua 14:00ak inguruan gertatu da, biktima garabi batean lanean ari zenean. Ezustean, garabia behera etorri da eta behargina 30 altueratik erori da. Berehala zendu da.   

Garabiak etxola bat harrapatu du azpian eta beste lagun bat zauritu egin da.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zaio gainera eta hil egin da. Ezbeharra Santa Engrazia basoan gertatu da, 09:50 inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Lana Zarautz Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zestoa Sindikatuak