Ekonomia -

PASARELETAKO LANGILEEN GREBA

Tramitera onartu dute Loiuko aireportuko zuzendariaren aurkako salaketa

Salaketa aurkeztu zuen CSIF sindikatuaren arabera, grebarako eskubidea galarazteagatik edo mugatzeagatik egin dute Cristina Echeverriaren kontra.

Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartu nahian. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartu nahian
Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartu nahian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 6. Instrukzio Epaitegiak tramitera onartu du CSIF sindikatuak Cristina Echeverria Loiuko aireportuko zuzendariaren aurka 'finger' edo pasareletako langileen grebaren harira aurkeztutako salaketa. Aipaturiko langileak greba mugagabea egiten ari dira apirilaren 17tik.

CSIF sindikatuak langileen "grebarako eskubidea galaraztea edo mugatzea" eta, ondorioz, Zigor Kodeko 315. artikulua urratzea egozten dio Echeverriari.

Epailearen autoan irakur daitekeenez, salaketak langileen eskubideen kontrako balizko delitu bati erreferentzia egiten dionez, aurretiazko eginbideak eta bestelakoak abiatzea erabaki du.

Epaitegietako erabakiaren ondotik, CSIF sindikatuak Loiuko aireportuko zuzendariaren dimisioa eskatu du, haren esanetan, langileen eskubideen kontra egiteak karguan jarraitzea eragozten diolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Zer gertatu da Bizkaian? Grebak albisteak Lana Salaketak berriak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Lan gatazkak gaur