Ekonomia -
Santurtzi
Ireki egin dituzte Mamarigako tuneleko bi hodiak
5,8 milioi euroko inbertsioa eta zazpi hilabeteko lanak behar izan dituzte azpiegitura hobetzeko.
agentziak | erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak Mamarigako tunelak ireki ditu, moldatze-lanetan zazpi hilabete eta 5,8 milioi euroko inbertsioa erabili eta gero.
Egunero 17.000 ibilgailuk baino gehiagok erabiltzen dute bide hori portura edo Santurtzira eta Zierbenara sartzeko. Aldundiaren arabera, lanek azpiegitura egokitzea eta berritzea ahalbidetu dute.
Tunelak hobetzeko, LED teknologia erabiltzen duen argi sistema, haizagailuak, megafonia sistema, eta argia eta airea kontrolatzeko sistema berritu dute, eta, horrez gain, barruko kamerak berritu eta sute-detektagailu gehiago jarri dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Portuak akordioa adostu zuten portuak N-644 errepidean duen eragina murrizteko, bertara sartu edo bertatik ateratzen diren ibilgailu berezien joan-etorria arintze aldera.