Ekonomia -

Bidaiari gehiago

Gora egin du Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiarien kopuruak lehen lauhilekoan

Iruñekoak izan du gorakadarik handiena, % 11koa izan baita. Bilbokoak % 9 bidaiari gehiago izan ditu, eta Gasteizkoa eta Donostiakoa % 6 eta % 3 hazi dira, hurrenez hurren.

Bilboko aireportua. Argazkia: EFE
Hegazkin bat Bilboko aireportuan
Bilboko aireportua. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuetako bidaiarien kopuruak gora egin du urteko lehen lauhilekoan, AENAk emandako datuen arabera.

Hain zuzen ere, Iruñekoak izan du gorakadarik handiena, apirilean 21.911 bidaiari zenbatu baititu; beraz, % 14,1 egin du gora. Lauhilekoari dagokionez, % 11,2koa izan da gorakada, 70.613 bidaiari zenbatu baitira Iruñeko aireportuan urteko lehen lau hilabeteetan.

Bestalde, 485 hegaldi aireratu eta lurreratu dira, 2018ko apirilean baino % 14,8 gutxiago. Hala ere, urtarrila eta apirila bitartean % 4,6 ugaritu dira operazioak, 1.922 izan baitira.

Nafarroako aireportuak Madril eta Frankfurterako hegaldi zuzenak eskaintzen ditu urtean zehar, eta beste hainbat hegaldi berezi uda partean eta zubietan.

Bilboko aireportuak ere hazkundea izan du: % 9,1 hazi da bidaiarien kopurua lehen lauhilekoan, 1.648.023 zenbatu baitira.

Horrela jarraituz gero, Loiuko aireportuak iazko 5 milioi bidaiarien marka historikoa gainditu eta marka berri bat ezar lezake 2019an.

Apirileko datuak aztertuta, Bilboko aireportuko bidaiarien kopuruak % 9,8 egin du gora, 526.329 bidaiariraino. Nazioarteko hegaldietan, baina, gorakada handiagoa izan da: % 17,1ekoa. Estatu mailakoek, berriz, % 4,8 egin dute gora. Apirileko datuak iazko hilabete berdinekoekin konparatzerakoan, kontuan izan behar da aurten Aste Santua apirilean izan dela eta iaz martxoan erori zela.

Arabako aireportua

Forondako aireportuan, 3.299 operazio izan ziren, 2018ko lehen lau hilabeteetan baino % 6 gehiago.

Bestalde, 18.424 lagunek erabili dute Arabako aireportua apirilean, iazko epe berean baino % 53,3 gehiago.

Aireratze eta lurreratzeak ere ugaritu dira apirilean Forondan (% 1,4), 817 izan baitira.

Merkantzien kopuruari dagokionez, 4.974 tona kudeatu ditu Forondak apirilean (% 3,1 gutxiago). Urte hasieratik ere, behera egin du garraiatutako tona kopuruak (% 1,4), 20.442rainoa.

Gipuzkoako bidaiarien kopuruak ere, gora

Hondarribiko aireportua % 3,3 hazi da 2019ko lehen lauhilekoan, 92.185 bidaiari zenbatu baititu.

Apirileko datuak aztertuz gero, hazkundea % 10,6koa izan da eta 27.819 bidaiari zenbatu dituzte.

Urtarrila eta apirila bitartean, 2.040 hegaldi izan dira Donostian (% 4,6 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Aireportua Bidaiak Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua