Ekonomia -
LAN-GATAZKA
Usurbilgo Ingemarreko langile batzordeak Auzitegi Nazionalean inpugnatuko du EEEa
Marmol eta granito fabrikako langileek manifestazioa egin zuten atzo Usurbilgo kaleetan, enpresaren itxieraren kontra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Usurbilgo Ingemar enpresako langileek atzo iragarri zutenez, ezarri dieten EEEari inpugnazioa aurkeztuko diote Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Enplegu Erregulazio Espediente hori aurrera ateraz gero, kaleratu egingo dituzte 37 langileetatik 31.
Marmol eta granito fabrikako beharginek manifestazioa egin zuten atzo Usurbilgo kaleetan, enpresaren itxieraren kontra eta enpresa irekita mantentzearen alde.
Manifestazioaren ostean, ELAk publiko egin zuen komunikatu bat "borroka ez dela amaitu" adieraziz eta EEEari inpugnazioa aurkezteko erabakia publiko eginez.
Usurbilgo Ingemarreko langileek salatu dute "zuzendaritzak beste plantei minimoki eragiten dien EEEa" prestatu dutela, eta horren helburua "espedientea Madrilen tramitatzea" dela, "negoziaketa mahaian, langileen aldetik, Lugoko enpresa-batzordea egongo delako ordezkaritza nagusiarekin". Langileek uste dute UGT eta CIGen esku dagoen batzorde horri "egin zaio trukea" dela, "planta bateko langileek beste planta bateko langileen kaleratzea onar dezaten, eurei eragiten ez dielako" eta UGT zein CIG sindikatuei eta Lugoko langileei galdetu diete "ea arro al dauden itxieraren parte izateagatik".