Ekonomia -

GASTEIZKO TRANBIA

Gasteizko tranbia Salburuara luzatzeko hitzarmena onartu du Udalak

24,8 milioi euroko aurrekontua izango du proiektuak. Eusko Jaurlaritzak diruaren % 65 jarriko du eta Arabako Foru Aldundiak eta Udalak, ostera, % 17,5.

Gasteizko tranbia. Artxiboko argazkia: Radio Vitoria
Gasteizko tranbia
Gasteizko tranbia. Artxiboko argazkia: Radio Vitoria

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak tranbia Salburua auzora luzatzeko hitzarmena onartu du gaur. Gorka Urtaran alkatearen esanetan, "proiektu honi esker bizilagunen eskaerei erantzuna emango diegu eta Gasteiz erdigunera hobeto konektatuta egongo da".

Proiektuak 24.834.000 euroko aurrekontua izango du, BEZa aparte. Udalak 4.345.950 euro jarriko ditu (% 17,5), Arabako Foru Aldundiak bezainbeste, eta Eusko Jaurlaritzak, ostera, 16.142.100 euro (% 65).

Urtaranen gobernuak onespena eman dio tranbiaren luzapena eraikitzeko eta finantzatzeko hitzarmenari. Tranbia Joan Karlos I.aren hiribidera iritsiko da, auzo elkarteak Udalari eskatu bezala.

Lanen lizitazioa uda amaitzean egingo dela aurreikusten da.

Ibilbidearen luzera 2,5 kilometrokoa izango da gutxi gorabehera eta bost geltoki izango ditu: Santa Luzia, Salbuaruko gizarte-etxea, Nicosia, Salburua eta Joan Karlos I.aren hiribidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Berriak Politika Araba Gorka Urtaran bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Gasteizko tranbia albisteak gaur Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Salburua gaur