Ekonomia -

Mobilizazioak

Pentsiodunek kaleak hartuko dituzte berriro larunbat honetan

Maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitza guztiei "pentsio duinen" aldarrikapena babesteko eskatuko diete.

Pentsiodunak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunek kaleak hartuko dituzte berriro larunbat honetan.
Pentsiodunak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko pentsiodunek manifestazioa egingo dute berriro larunbat honetan, hiriburuetan. Maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitza guztiei "pentsio duinen" aldarrikapena babesteko eskatuko diete.

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorren emaitzak "pentsiodunen eskakizunen aldekoak izatea" espero dute. Hauteskunde kanpainan "inork pentsioen gaia saihestu ezin ahal izateagatik" zoriondu dira, "mobilizazioen presioaren eraginez".

"KPIren igoera iraunkorra pertsona pentsiodun guztiei bermatzeko hitz eman dute. Pentsio baxuenen igoera are handiagoa, baina zehaztu barik. Jasangarritasun faktorea indargabetzea. Eta gizarte segurantzaren defizita urte gutxitan ezabatzeko neurriak hartzea agindu dute politikariek", azpimarratu dutenez.

Nabarmendu dutenez, promesak pentsiodunen mugimenduak sistematikoki aldarrikatu dituen eskaeretatik "urrun daude oraindik", besteak beste, "guztiaren gainetik pentsio duinak bermatuko dituen sistema publikoa defendatzea".

"Promesa horiek ere berehala errealitate ez bihurtzeak" kezkatzen dituela adierazi dute pentsiodunek. Horregatik, Euskadiko eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak mobilizatzen jarraituko du, posible baldin bada, Estatuko gainerako plataformekin batera, "aldarrikapen guztiak zehazteko, aplikatzeko eta aurrera egiteko".

Zentzu horretan, maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen aurrean, hautagaitza guztiei pentsio duinen eskakizunak babestea exijituko diete, "guretzako eta datozen belaunaldientzako".

Astelehenero elkarretaratzeak egiten jarraituko dute. Maiatzaren 11n Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte, "EAE, Nafarroa, Estatu eta Europako erakundeek euren eskaerak onartzeko". "Pentsiodunen etorkizuna bakarrik ez, gizartearen gehiengoarena jokoan dago", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Pentsioak