Ekonomia -

Lan gatazka

Greba egun gehiago deituko dituzte EAEko itunpeko ikastetxeetan erantzunik ez badago

Kristau Eskolari "erabateko fede gaiztoz" aritu izana egotzi diote; baita "jarrerak hurreratzeko eta akordioak adosteko aukerak boikotatu izana ere".

Atzoko manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE
Atzoko manifestazioa Bilbon.
Atzoko manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturteko 24. greba eguna egin dute ostegun honetan, eta gatazkak ez du konpontzeko zantzurik. ELA, Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxeotako 9.000 langile deitu dituzte gaurkoan grebara.

11:30ean manifestazioa egin dute Donostian, eta 10 urtez berritu gabe dagoen hitzarmena gaurkotzea eskatuko dute, beste behin.

Kristau Eskolaren "proposamenetan aldaketarik ez badago, jarrera endrokatuan jarraitzen badute eta ganorazko erantzun bat ez badute ematen, mobilizazio eta grebekin jarraitzera bultzatuko gaituzte", ohartarazi dute gaurkoan sindikatuek.

Gaurkoa ikasturteko azken greba eguna bada ere, sindikatuek iragarri dute maiatzaren 23an azken mobilizazio bat —ez da lanuztea izango— egingo dutela blokeoa eta aurrerapauso falta "agerian uzteko".

Kristau Eskolari "erabateko fede gaiztoz" aritu izana egotzi diote; baita "jarrerak hurreratzeko eta akordioak adosteko aukerak boikotatu izana ere".

Bestalde, "grebek nolabaiteko eragina izan dutela uste duten langileak badaudela, eta horrenbestez, mobilizazioekin jarraitzeko langile kopuru handia dagoela" azaldu dute sindikatuek.

Miren Zubizarreta ELA sindikatuko bozeramaileak (gehiengoa du) atzo onartu zuenez, "ezin dugu baieztatu" hurrengo ikasturtean gatazkak jarraituko ez duenik. Patronala egin zuen blokeoaren erantzule. Izan ere, horren hitzetan, Kristau Eskola "batasun sindikala apurtzen saiatu da" ikastetxeetan, ELAk bakarka egindako proposamen bat banatu eta gero.

Kristau Eskolak, bestalde, esan zuen baduela negoziatzeko borondatea, baina sindikatuen eskariek "marko arautzailea" gainditzen dutela.

Bien bitartean, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri zuen 2,6 milioi euro bideratuko dituztela itunpeko ikastetxeetan errefortzu gisa hezkuntza bereziko profesionalak kontratatzeko. Uriarteren hitzetan, sindikatuetako aldarrikapenetako bat da hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO UGT Steilas Lan gatazkak