Ekonomia -

EAE-KO AURREKONTUAK

Eusko Jaurlaritza prest dago 2020ko aurrekontuak talde guztiekin negoziatzeko

EAEko aurrekontuen jarraibide ekonomikoen oinarriak ekainean onartuko ditu Jaurlaritzak.

Negoziazioan elkar aditzera heltzea espero du Erkorekak. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Jaurlaritako bozeramailea Gasteizen, gaurko prentsaurrekoan
Negoziazioan elkar aditzera heltzea espero du Erkorekak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, 2020ko EAEko aurrekontuak oposizioarekin negoziatzeko prest dago Urkulluren Gobernua, baina alderdien erantzun "konstruktiboa" espero duela esan du.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Erkorekak azaldu duenez, Jaurlaritzak ekainean onartuko ditu datozen aurrekontuen jarraibide ekonomikoen oinarriak.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzak harremanak bideratuko ditu oposizioko taldeekin aurrekontuak onartzeko babesak lortzeko.

Lehendakariak esan bezala, oposizioko talde guztiekin negoziatzeko asmoa dutela berretsi du Erkorekak.

Jaurlaritzak (EAJ eta PSE-EE) ez zuen oposizioko alderdien babesa lortu EAEko aurrekontuak onartzeko, eta, ondorioz, aurrekoak luzatu behar izan zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak